Kontuen Egunarekin borobildu dituzte inauteriak Iturenen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 4a, 12:00

Inauteriak borobiltzeko Kontu Eguna izan zuten larunbatean. Herriko dantzarien saioarekin hasi zuten eguna, gero herri-kirolak izan zituzten euripean eta gero, bazkaria Maialen Lujanbio eta Agin Laburu bertsolariekin Udaletxeko ganbaran. Bazkalondoan Hauspolariek taldearekin dantzan eta kantuan akitu zituzten inauterietako ospakizunak Iturenen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun