Malerrekako eskuz binakakoan jardunaldia jokatu dute asteazkenean bigarren mailako seniorrek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urt. 31a, 19:00

Partida bikainak ikusi zituzten asteazken arratsaldean Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuetan.

Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuan zazpi partida ikusi zituzten

Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute urtarrilaren 30ean, asteazkenean. Sunbillako eta Doneztebeko pilotalekuetan bigarren mailako seniorrak aritu ziren eta zazpi partida jokatu zituzten.

Donezteben

Adonis eta Aranguren (Zazpiturri), 22 - Otxoa eta Lazkoz (Gure Pilota), 3

Mugiro (Zugarralde) eta Zuasti (Paz de Ziganda), 22 - Galarza eta Gurrea (Larraun), 16

Txoperena eta Santamaria (Oberena), 22 - Larramendi eta Garmendia (Lapke), 13

  

Sunbillan

Etxezarreta eta Arrate (Gazteleku), 17 – Muguruza eta Esnaola (Bergara), 22

Uribe (Txukun Lakua) eta Etxeberria (Oiarpe), 13 – Arribillaga eta Eskudero (Ardoi), 22

Matxin eta Elizegi (Zegama), 22 – Yaniz eta Zabaleta (Oberena), 5

Taberna eta Odriozola (Eple), 9 – Alberdi (Gazteleku) eta Oliden (Añorga), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun