Drogetan positibo eman du kamioi-gidari batek Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 30a, 17:40

Gidabaimeneko punturik ere ez zuen. Argazkia: Foruzaingoa.

Drogen proban positibo eman du.

Elizondoko Foruzaingoak bideko segurtasun-arauak urratu dituen kamioi-gidari bat geldiarazi du Doneztebeko herrigunetik hurbil dagoen zerbitzugune batean. Kamioi-gidaria 37 urteko valentziar gizonezko bat da eta drogen proban, kokaina kontsumoagatik, positibo eman du. Era berean, gidariak gidabaimeneko punturik izan ez eta puntuak eskuratzeko azterketa egin gabe duela baieztatu dute. Lizarran ere logroñoar gizonezko bat geldiarazi dute, gidatu bitartean alkohola eta marihuana kontsumitzen ari zelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun