Malerreka Kantuz Eratsunen eginen dute otsailaren 2an

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 31a, 06:30
Eratsunen izanen dute hitzordua larunbat eguerdian.

Kalez kale musika doinuak hedatuko dituzte larunbat eguerdian plazatik abiatuta 

Hilabeteko lehen larunbatetako ohiturari eutsiz, Malerreka kantuz otsailaren 2an, larunbatean eginen dute Eratsunen, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak antolatua. Eguerdian plazan gelditu dira.

Eratsungo hitzorduaren ondotik, martxoaren 2an Bertizaranan, apirilaren 6an Beintza-Labaienen, maiatzaren 4an Saldiasen, ekainaren 1ean Sunbillan, eta udako atsedenaldiaren ondotik, urriaren 5ean Iturenen, azaroaren 2an Donamarian eta abenduaren 7an Donezteben izanen dituzte hitzorduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun