72 joaldunen bueltan mozorro andana ibili da Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 29a, 16:58

Herriko 38, Aurtizko 12 eta Iturengo 22 bildu dira.

Joareak eta mozorroak, ikusleak eta argazkilariak, bildu dira gaur Zubietako plazan. Mozorroek plaza bazterrak hankaz goiti jarri bitartean, 72 joaldunen kolpeez gozatu dute ikusleek: 38 zubietar, 12 aurtiztar eta 22 iturendarrek jantzi dituzte.

Atzo bezala, gaur ere, Zubietarrek, euriak ttuntturroak ez hondatzeko, boneta jantzi dute. Argazkiak: Izaskun Zubialde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun