Malerrekako eskuz binakakoan jardunaldia jokatuko dute asteazkenean bigarren mailako seniorrek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urt. 29a, 14:00
Doneztebeko pilotalekuan hiru partida jokatuko dituzte asteazkenean.

Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuan dute hitzordua

Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan jardunaldi berri bat jokatuko dute urtarrilaren 30ean, asteazkenean. Sunbillako (18:30ean) eta Doneztebeko (19:00etan) pilotalekuetan dute hitzordua.

Donezteben, asteazkenean 19:00etan

Adonis eta Aranguren (Zazpiturri) - Otxoa eta Lazkoz (Gure Pilota)

Mazkiaran eta Zuasti (Paz de Ziganda) - Galarza eta Gurrea (Larraun)

Txoperena eta Santamaria (Oberena) - Larramendi eta Garmendia (Lapke)

 

Sunbillan, asteazkenean 18:30ean

Etxezarreta eta Arrate (Gazteleku) – Muguruza eta Esnaola (Bergara)

Uribe (Txukun Lakua) eta Etxeberria (Oiarpe) – Arribillaga eta Eskudero (Ardoi)

Matxin eta Zabala (Zegama) – Yaniz eta Zabaleta (Oberena)

Taberna eta Odriozola (Eple) – Murua (Bergara) eta Oliden (Añorga)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun