Master txapelketako finala jokatuko dute larunbatean Utergak eta Urrizak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 25a, 13:00

Urriza eta Uterga, finalerako pilota aukeraketan. Argazkia: Maialen Andres

Ortzeguneko Galarretako jaialdiaren ondotik aukeratu zituzten pilotak

Urtarrilaren 26an, larunbatean jokatuko da Galarretan Master-UTS Komunikazioa txapelketako finala. Urriza gaur egungo txapelduna eta Xanti Uterga doneztebarra izanen dira aurrez aurre. Ortzeguneko jaialdiaren ondotik aukeratu zituzten pilotak. 

Utergak pilota biziagoak aukeratu zituen Urriza gainditu ahal izateko eta honek, mugitzeko zailagoak diren pilotak.

 

Urtarrilaren 24ko jaialdiko emaitzak

1. Beñat-Zaldua, 28; Barricart-Arruarte, 35

2. Zeberio-Ion, 24; Ansa II-Barrenetxea IV.a, 40

3. Juanenea-Endika, 40; Ezkurra II.a-Agirrezabala, 32

4. Etxarri-Larrañaga, 30; Aldabe-Zubiri, 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun