Hirugarren urtez segidan Malerrekako eskuz binakako txapelketako elite mailako finalean izanen da Iker Salaberria goizuetarra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urt. 24a, 15:56

Joan den urtean bezala, elite mailako finalean aurrez aurre izanen dira Salaberria eta Gorriti.

Lea Ibarrako Uriondorekin bikote eginez, Tolosako Labaka eta Errekako Gorritiren kontra ariko da

Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan elite mailako finalistak zein izanen diren erabaki zen asteazkenean jokatutako finalaurrekoetan. Hirugarren urtez segidan, Errekako Iker Salaberria goizuetarra finalean izanen da eta iaz bezala, Errekako taldekide duen Gorriti izanen du arerio.

Elite mailako finalerdiak Donezteben asteazkenean

Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka), 22 - Santxo (Pagazpe) eta Mariezkurrena I.a (Erreka), 17

Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra), 22 - Urbieta eta Urruzola (Atzapar), 17

Hortaz, otsailaren 23an Donezteben jokatuko den finalean, Labaka eta Gorriti, Salaberria eta Uriondoren kontra ariko dira.

 

Bigarren mailako seniorrak

Bigarren mailako seniorrek bigarren jardunaldia jokatu zuten asteazken arratsaldean Legasan.

Galarza eta Gurrea (Larraun), 22 – Santamaria eta Iraizoz (Buruzgain), 17

Ozkoz (Buruzgain) eta Fernandez (Erreka), 18 – Senosiain eta Garatea (Barañain), 22

Rekarte eta Redin (Oberena), 10 – Larramendi eta Garmendia (Lapke), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun