Zine emanaldiak izanen dituzte igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 08:00
Udalak sarreretatik eskuratutako diruarekin elkarte bat lagunduko du.

Orm en el Reino de las Nieves eta Jurasic World filmak ikusteko aukera izanen dute.

Urtarrilaren 27an, igandean, zinema emanaldi bikoitza izanen dute Donezteben. Lehendabiziko emanaldia Erreka elkarteak antolatu du eta 16:30ean zehaztu dute hitzordua. Orm en el Reino de las Nieves izeneko pelikula pantailaratuko dute. Bigarren emanaldian, berriz, Udalaren eskutik, Jurasic World filma ikusteko aukera izanen dute. Azken honetako sarreretatik bildutako dirua elkarte bati emanen diete.

Bertzalde, Oreina pelikula, urtarrilaren 27rako aurreikusia zuten arren, banaketa arazoak direla eta, otsailaren 10era gibeleratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun