Malerrekako eskuz binakako txapelketako elite mailako finalerdiak gaur jokatuko dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 23a, 11:44
Iker Salaberria goizuetarrak elite mailako hirugarren finala segidan jokatuko du, gaurko finalerdia irabazten badu.

Bigarren mailako seniorrek Legasan jokatuko dute bigarren jardunaldia

Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 23an, asteazkenean 19:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Bigarren mailako seniorrek ere jardunaldia jokatuko dute gaur Legasan, 19:00etan hasita.

Elite mailako finalerdiak gaur Donezteben (19:30)

Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka) - Santxo (Pagazpe) eta Mariezkurrena I.a (Erreka)

Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra) - Urbieta eta Urruzola (Atzapar)

 

Bigarren mailako seniorrak gaur Legasan (19:00)

Galarza eta Gurrea (Larraun) – Santamaria eta Iraizoz (Buruzgain)

Ozkoz (Buruzgain) eta Fernandez (Erreka) – Senosiain eta Tollar (Barañain)

Rekarte eta Redin (Oberena) – Larramendi eta Garmendia (Lapke)

Otxoa eta Lazkoz (Gure Pilota) – Gurrutxaga eta Azpiroz (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun