Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu dute Sunbillan ere

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 22a, 12:00
Sunbillako kanporaketako bikote onenak. Argazkia: Jon Anzizar Ibarra

Joxe Mari Arretxea Itxegi eta Joxe Martin Agirre suertatu dira txapeldun eta Agurtzane Zubietak eta Aintzane Arretxeak ere lortu dute Iruñerako txartela

Joan den ortziralean, ilbeltzaren 18an, Ulibeltzak elkartean Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu zen Sunbillan. Guztira 11 bikotek parte hartu zuten.

Hau izan zen sailkapena:

  1. Joxe Mari Arretxea Manterola (Itxegi)- Joxe Martin Agirre Iriarte
  2. Agurtzane Zubieta Almandoz- Aintzane Arretxea Pascual
  3. Jose Miguel Galain Machiñena-Jose Luis Agirre Iriarte
  4. Patxi Mariñelarena Huarriz - Enaitz Portu Zelaieta

Otsailaren 23an aukera izanen dute lehen bi bikoteek Iruñean hurrengo kanporaketan parte hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun