San Anton Eguna dantzan bukatu dute zubietarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 21a, 17:45

Goizean meza eta mokadutxoak izan zituzten; arratsaldean, berriz, txokolate beroa eta dantzaldia.

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, San Anton Eguna ospatu zuten zubietarrek ostegunean, urtarrilaren 17an. 11:00etan meza izan zuten San Anton ermitan. Ondotik, mokadutxoak eskaini zituzten. Arratsaldean dantzan ibili ziren, eta dantza eta dantza artean, indarberritzeko, txokolate beroa dastatu ahal izan zuten. Argazkiak: Olatz Baleztenak utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun