Donezteben arma bat zeraman 59 urteko gidari bati isuna jarri diote

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 18a, 14:25

Elizondoko Foruzaingoak Doneztebean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitera zihoan gizonezko bati isuna jarri dio.

Navarra.com atariak adierazi duenez, joan den ortzegunean, hilaren 17an, 59 urte donostiar bati isuna jarri zioten Donezteben. Gidariak, autoaren atzealdean, lehen mailako arma bat eta bi kartutxo kaxa zeramatzan eta IAT pasatzera zihoan. Gainera, armak tirogaiak zituen.

Lizentzia bazeraman arren, debekatuta dago etxetik tiro-galeriara ez den bertze ibilbideetan armak eramatea; areago, tirogaiak barruan dituzten armak ezin dira garraiatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun