Nafarroako Gobernuak interes sozialekotzat jo ditu entitate eta artisten 29 proiektu, kultur jarduera eta eredu-programa berri

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 19a, 11:00
Bertze proiektuen artean, euskal kantu jaialdiak antolatzen dituen Angel Mariezkurrenaren kultura proiektua sartu dute zerrendan.

Horien artean dago Angel Mariezkurrena eratsundarraren AMD kultura proiektuak

Nafarroako Gobernuak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak interes sozialekotzat jo ditu 29 artista eta erakunderen proiektuak, kultur jarduerak eta eredu-programak, eta horri esker, Kultur Mezenasgoaren Foru Legean aurreikusitako zerga-pizgarriez profitatu ahalko dira, PFEZeko kuotan % 80rainoko kenkaria egiteko aukerarekin, mikro-mezenasgoaren kasuan. Eskualdeari dagokionez, euskal kantuen jaialdiak antolatzeagatik ezagun den Angel Mariezkurrena eratsundarraren AMD kultura proiektuak sartu da zerrendan.

Hauexek dira interes sozialekotzat jo diren proiektuak: “Benito Pérez Galdós”, Literatura y Sociedad Kultur Elkartearena; “Arrosarioko erretaula eta kaperaren zaharberritzea”, Villafrancako Santa Eufemia Parrokiarena; “Urrotz Hiriko elizaren kanpoko eta inguruneko argiteriaren egokitzapena”, Urrotz Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkartearena; ANAITAVERSO (Esparru poetikoa), M.ª Teresa Ramos Rabasarena; “De Gayarre al cielo” delakoaren luzapena, Gaiarre Antzokia Udal Fundazioarena; “Tafallako Santa Maria parrokiako zentroaren zaharberritzea”, Tafallako Santa Maria Parrokiarena; “Elizako estalkiaren zaharberritzea”, Vianako Jasokundeko Andre Maria Parrokiarena; “Iruñeko Gazte Orkestra (IGO)”, Iruñeko Gazte Orkestra Elkartearena; “2019. urteko programazioa Coro In Tempore Abesbatza”, San Jose Abesbatza Elkartearena; eta “FESTA-Los de Bronce”, FESTA-Los de Bronce Elkartearena.

Bertze hauek ere interes sozialekotzat deklaratu dira: “Zorokiaingo San Andres Erdi Aroko elizaren zaharberritzea. Bigarren fasea”, Zorokiaingo Auzokide Elkartearena; “Arte Berriaren Trilogia”, Mikel Belascoain Calatayudena; Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoa, Nafarroako Unibertsitatearena; “Bellizzi-Belmondo ‘Boîte à Musique’”, Marnek Kultur Elkartearena; “P.I.G.–P.I.C. Pensamendua Ikerketa eta Gorputza - Pensamiento Investigación y Cuerpo”, M’Atakaladanza Elkartearena; “Rhythm Project”, Roger Castiella Sanzena; “Roncesvalles-Orreaga 2018-2020”, Orregako Errege Kolegiatarena; “Fiteroko egungo Parrokia den lehengo Monastegi-Elizako Ondare Artistikoa hobetzeko lanak”, Fiteroko Santa Maria Parrokiarena, “Pamplona Jazz Iruña Jazz”, Pamplona Jazz-Iruña Jazz Elkartearena; “Irurtzun Euskara eta Kultura”, Irurtzungo Aizpea Taldearena eta Pikuxar Euskal Txokoa Kultur, Aisialdi eta Gastronomi Elkartearena, eta “Soinu Urtaroen Jaialdia”, Radio Cierzo Irrati Elkartearena.

Azkenik, hauexek dira Mecna zigilua lortu duten kultur proiektu eta jardueren eredu-programak: “Harmonia Errondailaren kultur jarduera, bereziki adinekoei zuzenduta”, Rondalla Armonía Elkartearena; “AMD kultura proiektuak”, Angel Mariezkurrena Deskargarena; “Itineris COMA. Gurutze Santuaren bidea Artaxoan barna”, Itineris COMA Elkartearena; “Nafarroako talde hasi berrientzako AVETORO PITILLAS FEST musika lehiaketa”, Peñas de Pitillas Kultur Elkartearena; “ANAO 2018-2021 Plan Estrategikoa”, Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartearena (ANAO); “Hordago El Salto Nafarroa Aldizkaria”, Pamplona Orain Kultur Elkartearena; “Cascanteko Arkeologia Proiektua”, Amigos de Cascante Vicus Kultur Elkartearena, eta “Pirenea 31416; Pirinioei buruzko dokumentazio eta ikerketa zentroa”, Tomás Urzainqui Mina Fundazioarena.

Kasu guztietan, aitorpena proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean izango da indarrean. Proiektu guztiek “Mecna Zigilua” anagrama erabili ahalko dute aitorpenari atxikitako proiektu, jarduera eta eredu-programei buruzko komunikazio eta argitalpenetan.

 

Onura fiskalak

29 kultur proiektu hauei gehitu behar zaizkie aurretiaz interes sozialeko kalifikazioa jaso duten beste 260 proiektuak. Horiek guztiak diruz laguntzen dituzten entitateek, enpresek edo pertsonek Kultur Mezenasgoaren Foru Legean aurreikusita dauden zerga-oizgarriez profitatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun