Eliteko finalerdiak erabakiak gelditu dira Malerrekako eskuz binakako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 18a, 13:00

Elite mailako finalerdietan izanen da Errekako Iker Salaberria goizuetarra, gaur egungo txapelduna.

Bigarren mailako seniorrek ere asteazkenean jokatu zuten lehen jardunaldia

Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketako kategoria nagusietako lehen jardunaldia jokatu zuten asteazkenean, elite mailakoek Donezteben eta bigarren mailako seniorrek Sunbillan. Elite mailan zortzi bikote bertzerik ez daudenez, finalerdietako protagonistak erabaki dira. Errekako Gorriti, Mariezkurrena I.a eta Salaberria finalerdietan izanen dira.

Elite mailakoak Donezteben

Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka), 22 – Rekalde eta Telletxea (Paz de Ziganda), 8

Santxo (Pagazpe) eta Mariezkurrena I.a (Erreka) , 22– Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 15

Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra), 22 – Urmeneta eta Odriozola (Eple), 6

Urbieta eta Urruzola (Atzapar), 22 – Barandiaran (Erreka) eta Santxez (Mundarro), 6

 

Bigarren mailako seniorrak Sunbillan

Murua (Bergara) eta Oliden (Añorga), 22 – Zaranton eta Iturbide (Barañain), 10

Ansotegi eta Petriati (Gure Pilota), 1 – Muguruza eta Esnaola (Bergara), 22

Aristi (Gure Txeru) eta Zurdo de Cardenas (Gazteleku), 6 – Arribillaga eta Eskudero (Ardoi), 22

Yaniz eta Zabaleta (Oberena), 22 – Gurrutxaga eta Markaida (Zestoa), 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun