Hamazazpi kide ditu guztira abesbatzak: Juanjo Ibarra, Hilario Urtxegi, Jose Luis Iriarte, Esteban Maritxalar, Juan Tomas Latasa, Pako Errandonea, Bidal Ibarra, Jose Martin Iriarte, Teresita Iriarte, Maite Etxenike, Maite Ibarra, Maider Petrirena, Nerea Petrirena, Nieves Biurrarena, Anabel Almandoz, Loli Oharriz eta Floren Arretxea. Zuzendaria, Isabel Lakar lesakarra da.
Sunbillako abesbatzak betidanik ospakizun jakinetan (Eguberriak, Aste Santuak, korpus eta Santiburtzio egunean) abesteko ohitura zuen, Basilio Sarobe apaizaren gidaritzapean. Don Basilio gaixotu eta herritik joan zenetik abesbatzak aitzinera segitzeko norbait bilatu behar zela eta Isabel Lakarri galdetu zioten ea posible zuen hilabetean behin beraiekin entsaiatu. Horrela hilabetero hirugarren ortzegunean, udaletxeko hirugarren solairuan entsaiatzen dute.
Ikasitakoa erakustearren kontzertu bat egitea erabaki dute eta larunbat honetan, urtarrilak 19, 19:30ean eginen dute Sunbillako elizan.