Ezustekoarentzat tarterik utzi gabe Urrizak Master txapelketako finaletik kanpo utzi du Endika

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 18a, 12:00

Bertze finalerdian Barrenetxea eta Uterga ariko dira larunbatean Galarretan

Ilbeltzaren 17an Galarretan jokatu zen Master txapelketako lehen finalaurrekoa. Gaur egungo txapeldunak, Urrizak, ez zuen ezustekoarentzat tarterik utzi eta 30-18 menpean hartu zuen Endika Urrutia saldiastarra. Bertze finalista, larunbatean Barrenetxeak eta Xanti Uterga doneztebarrak jokatuko duten final aurrekotik aterako da. Argazkiak: Maialen Andres

Ortzeguneko finalerdian Urriza Endika baino gehiago izan zen eta Saldiaskoak ez zuen sakearekin asmatu. Ez zuen tanto bakar bat ere lortu lehen pilotakadarekin eta Urrizak, aldiz, zazpi. Partida hasiera berdindua joan zen, baina bosnako berdinketaren ondotik, 13-6 aitzinetik paratu zen Urriza (22-15, 26-16 eta bukaerako 30-18).

Seigarren buruz burukoa zuten Urrizak eta Endikak eta aitzineko bortzetan bezala, Iruñekoa nagusitu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun