Master txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute Endikak eta Urrizak urtarrilaren 17an

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 16a, 20:00
Endika eta Urriza 2017ko master txapelketako finalean. Orduan Iruñekoak irabazi zuen 30-24.

Bortz partida jokatuak dituzte elkarren kontra eta Saldiaskoak inoiz ez dio irabazi buruz buru Iruñekoari 

Endika Urrutia saldiastarrak eta Urrizak, gaur egungo txapeldunak, jokatuko dute erremonteko master txapelketaren lehen finalerdia urtarrilaren 17an, ortzegunean Galarretan.

Endikarentzat ez da lan xamurra izanen, inoiz ez baitio buruz buru irabazi Urrizari. Udan bi aldiz izan dira aurrez aurre Kutxabank txapelketan eta bietan Iruñekoa nagusitu zen, 30-24 eta 30-12. 2017an Master txapelketaren finalean izan ziren aurrez aurre eta orduan ere 24 tantotan gelditu zen Endika. Oraindik lehenago, 2015ean, Urrizak 16 eta 11 tantotan utzi zuen saldiastarra, Master eta Kutxabank txapelketetan hurrenez hurren. Beraz, buruz buruko bortz norgehiagokatik bortzak irabazi ditu Urrizak eta bolada kaxkar horri bukaera ematen saiatuko da Endika, baina ez da erraza izanen. Gaur egungo erremontelari onenaren kontra ari da eta palmares bikain baten jabea da Urriza. Eta hori ez da kasualitatea.

 

Urtarrilaren 17ko karteldegia Galarretan (16:00)

1. Labaka eta Zaldua; Etxarri-Garcésen kontra 35 tantora

2. Urriza Endikaren kontra, 30 tantora BURUZ BURUKO MASTER TXAPELKETAKO FINALERDIA

3. Zeberio II.a eta Larrañaga; Juanenea eta Azpirozen kontra, 40 tantora

4. Aldabe eta Agirrezabala; Goikoetxea V.a eta Zubiriren kontra, 30 tantora

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun