Elgorriagan ere asteburuan ospatuko dituzte inauteriak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 16a, 19:00
Giro polita izanen dute aurten ere Elgorriagako inauterietan.

Larunbat arratsaldean mozorrotzeko gaia ‘Heroiak’ izanen dute eta gauez afaria izanen dute soziedadean, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin

 

Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an ospatuko dituzte Elgorriagako inauteriak. Ortziralean, afaria izanen dute eta gero kantuz aritzeko aukera ere izanen dute. Larunbatean, gosaldu ondotik, herrian barna ibiliko dira, etxez etxe salda beroa hartuz. Arratsaldean, heroiak izanen da mozorrotzeko gaia. Soziedadean izanen dute afaria eta ondotik, Beñat Mitxelena Arantzako akordeoilariaren musika lagun, giro ederra izanen dute. Igandean ere gosaria izanen dute eta ondotik mozorroak ibiliko dira karrikaz karrika. Zozketa eta luntxarekin eta arratsaldean jokatuko den mus txapelketarekin akituko dituzte inauteriak Elgorriagan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun