Master txapelketatik kanpo gelditu da Ezkurra II.a

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 14a, 19:00
Josetxo Ezkurrak ez du aitzinera egiterik izan Master txapelketan.

Barrenetxea IV.aren kontra galdu zuen larunbatean, 30-24

Endika Barrenetxeak 30-24 irabazi zion larunbatean Galarretan Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari, erremonteko master txapelketako partidan. Honela, hernaniarra bertze doneztebar baten kontra, Xantio Utergaren kontra ariko da finalerdietan.

Larunbateko partidan, Barrenetxea nagusi izan zen hasieratik (5-1, 10-6, 15-8 eta 18-10). Doneztebarra 20-15 hurbildu zen, baina berriz ere  hernaniarrak bederatzi tantoko aldea hartu zuen (24-15), nahiz eta azkenean,, aldea sei tantokoa izan (30-24).

Honela, finalerdietan, Endika Urrizaren kontra eta Barrenetxea Utergaren kontra ariko dira, urtarrilaren 26an jokatuko den finalerako txartel baten bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun