Malerrekako eskuz binakako XVII. pilota txapelketa igandean abiatu da 176 bikoterekin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urt. 14a, 18:00

Asteazken arratsaldean seniorren txanda izanen da Donezteben (elite mailakoak) eta Sunbillan (bigarren mailakoak)

Elite eta bigarren mailako seniorrek asteazken arratsaldean jokatuko dituzte lehen partidak

Zazpi kategoriatan banatutako 176 bikote hasi dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 23an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. 

Kategoria ttikietako gehienak urtarrilaren 13an, igande honetan hasi dira: Jubenilak Lesakan, kadeteak Sunbillan, infantilak Donezteben, alebinak Eratsunen eta benjaminak Iruritan. Elite eta bigarren mailako seniorrak ilbeltzaren 16an, asteazken arratsaldean hasiko dira Sunbillan eta Donezteben. Hauek izan dira igandeko emaitzak:

 

Lesakan, jubenilak

Galarza eta Zubiri (Larraun), 16 – Azkoitia eta Tatiegi (Aloña Mendi), 18

Aranburu eta Zalakain (Oiarpe), 0 – Lakabe eta Prim (Paz de Ziganda), 18

Eizagirre eta Beristain (Getaria), 0 – Basterretxea eta Garces (Barañain), 18

Telletxea (Erreka) eta Zelaia (Esteribar), 5 – Salaberria eta Iñarra (Oiarpe), 18

Gerendiain eta Artze (Buruzgain), 7 – Odriozola eta Salegi (Zestoa), 18

Iruretagoiena eta Galarraga (Pagazpe), 0 – Santesteban eta Araña (Oberena), 18

Artola eta Mujika (Gazteleku), 3 – Garcia eta Ibañez (Najerino), 18

Diaz de Gereñu eta Antia (Txukun Lakua), 18 – Izeta eta Galdos (Añorga), 11

 

Sunbillan, kadeteak

Arraras eta Sagastibeltza (Aurrera), 4 – Amundarain eta Iztueta (Albistur), 18

Lluzia eta Pagola (Bortziriak), 4– Aristi eta Alcantara (Zumaia), 18

Bilbao eta Barturen (Kurene), 18 – Arrillaga eta Uria (Gazteleku), 12

Lizeaga eta Lizeaga (Mundarro), 18 – Eizagirre eta Alonso (Zestoa), 5

Garitano eta Altube (Aloña Mendi), 10 – Olano eta Gartziarena (Beasain), 18

Perez de Ziriza eta Telleria (Barañain), 18 – Arruti eta Migeltorena (Lodosa), 8

Torres eta Alava (Txukun Lakua), 3 – Loza eta Petite II.a (Barberito I), 18

Olaizola eta Iriarte (Añorga), 14 – Jara eta Eskuza (Laudio), 18

 

Donezteben infantilak

Mateorena eta Ugartemendia (Aurrera), 18 – Martin eta Deskarga (Hernani), 12

Anduaga eta Bertiz (Añorga), 18 – Astrain eta Barberena (Buruzgain), 7

Barrena eta Madinagolia (Aloña), 3 – Imaz eta Markina (Irurtzun), 18

Biurrarena eta Erdozia (Aurrera), 2 – Labaka eta Odriozola (Ilunpe), 18

Ruiz eta Arrizabala (Legazpi), 18 – Agirre eta Lizarralde (Zestoa), 11

Olaizola eta Olaizola (Zumaia), 6 – Orbegozo eta Etxabide (Bortziriak), 18

Dorronsoro eta Zubeldia (Tolosa), 0 – Etxeberria eta Campoy (Lodosa), 18

Goldarazena eta Sotil (Larraun), 18 – Otaegi eta Egiguren (Ilunpe), 11

 

Eratsunen alebinak

Etxabe eta Larrañaga (Zumaia), 4 – Aldaz eta Martikorena (Buruzgain), 18

Unanue eta Elola (Albistur), 13 – Otxandorena eta Bereau (Arkupe), 18

Izagirre eta Osa (Aloña Mendi), 18 – Razkin eta Zabala (Aldabide), 3

Izagirre eta Alzua (Ataun), 10 – Jimenez eta Jimenez (Erreka), 18

Altuna eta Insausti (Tolosa), 18 – Aristela eta Otaegi (Behar Zana), 13

Etxeberria eta Ziarsolo (Ilunpe), 14 – Azpiroz eta Etxenike (Bortziriak), 18

Mintegi eta Iturbe (Lapke), 18 – Perurena eta Lopetegi (Tolosa), 1

Mediavilla eta Etxaniz (Urretxu), 0 – Uria eta Alonso (Zestoa), 18

 

Iruritan  benjaminak

Bidezabal eta Elosegi (Ilunpe), 18 – Zudaire eta Iraizoz (Barañain), 4

Iturain eta Larra (Eple), 18 – Altuna eta Barbarin (Erreka), 7

Lakar eta Pagola (Bortziriak), 13 – Arsuaga eta Ansola (Ilunpe), 18

Altuna eta Arandia (Albistur), 6 – Plazaola eta Larraioz (Urretxu), 18

Barbarin eta Pascual (San Miguel), 18 – Aranguren eta Alvarez (Getaria), 12

Alejandro eta Nahaldaiz (Barberito I), 18 – Errasti eta Rodriguez (Aloña Mendi), 14

Antimasberes eta Mendizabal (Kurene), 18 – Beristain eta Etxaniz (Azkoitia), 2

Munduate eta Landa (Lapke), 18 – Iribarren eta Ariztegi (Buruzgain), 9

 

Elite mailakoak asteazkenean

Elite mailako seniorrek urtarrilaren 16an, asteazkenean jokatuko dituzte lehen partidak Donezteben, 18:30ean hasita. Zortzi bikote bertzerik ez dira ariko aurten maila nagusian. Hortaz, irabazleek finalerdietarako txartela lortuko dute.

Doneztebem asteazkenean 18:30ean hasita

Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka) – Rekalde eta Telletxea (Paz de Ziganda)

Santxo(Pagazpe) eta Mariezkurrena I.a (Erreka) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)

Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra) – Urmeneta eta Odriozola (Eple)

Urbieta eta Urruzola (Atzapar) – Barandiaran (Erreka) eta Santxez (Mundarro)

 

Bigarren mailako seniorrak ere urtarrilaren 16an hasiko dira, asteazken arratsaldeko 18:30ean hasita Sunbillan:

Bigarren mailako seniorrak

Murua (Bergara) eta Oliden (Añorga) – Zaranton eta Iturbide (Barañain)

Ansotegi eta Petriati (Gure Pilota) – Paraguayo V.a eta Merino (Uruñuela)

Alberdi eta Zurdo de Cardenas (Gazteleku) – Arribillaga eta Eskudero (Ardoi)

Yaniz eta Zabaleta (Oberena) – Gurrutxaga eta Markaida (Zestoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun