Beintza-Labaiengo Udalak omenaldia eskaini dio ehun urte bete dituen Mañuela Ibarrolari

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 14a, 06:51
Manuela Ibarrola, Beintza-Labaiengo alkatea eta zinegotziarekin.

Aitzineko batean aipatu bezala, ehun urte bete zituen Beintza-Labaiengo Mañuela Ibarrola Telletxeak duela hilabete eta erdi. Zehazki, 1918ko azaroaren 28an jaio zen Mañuela. Beintza-Labaingo udalak egun hauetan zehar omenalditxo bat egin dio mendea bete duen honetan. Argazkian Jon Telletxea Beintza Labaiengo alkateak eta Alejandro Saldias zinegotziak, udal ordezkariek lore xorta bat eta oroigarri bat eskeini diote Mañuelari, herriaren izenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun