Master txapelketako lehen koxka gainditu du Endika Urrutiak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 11a, 07:38

Endikak Urriza izanen du arerio finalerdian.

30-19 irabazi zio ortzegunean Azpirozi eta Urriza izanen du arerio ilbeltzaren 17ko finalerdian 

Urtarrilaren 10ean abiatu da erremonteko buruz buruko master txapelketa eta lehenengo parti­da horretan, Endika Urrutia saldiastarrak nagusitasunez irabazi dio Huitziko Azpirozi, 30-19. Honela, Urriza izanen du arerio saldiastarrak urtarrilaren 17an jokatuko den lehen finalerdian.

Saldiaskoak abiadura gehiago eman zion pilotari eta eroso aritu zen partida osoan, sobera arriskatu gabe eta hobe sakatuz. Piloteoan ere 19 tanto egin zituen.

Txapelketako biga­rren­ partidan, larunba­tean, Ez­kurra II eta Barre­netxea IV lehiatuko dira bata bertzearen kon­tra eta irabazleak Uterga hartuko du urtarrilaren 19ko finalerdian. Finala, urta­rrilaren 26ean jokatuko da finalerdien irabazleen artean. 

Koteto Ezkurra haundiak irabazi zituen Master txapelketako lehendabiziko bi edizioak 2011an eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garai­pen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an bertze bi garaipenekin eta az­ken bi urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun