Urtarrileko zine emanaldiak prestatu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 10a, 12:00
'Animales fantásticos y donde encontrarlos' filma eskainiko dute igandean 18:30ean Donezteben.

Bigarren emanaldietatik aterako den dirua MPS eritasun arraroaren elkarteari emanen zaio

Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatutako zinema emanaldie segida izanen dute 2019an ere eta dagoeneko, urtarrileko emanaldiak zein izanen diren zehaztu dituzte. Urtarrilaren 13an bi emanaldi burutuko dira: igandean 16:30ean Axel, heroi txikia (sarrera euro bat) eta 18:30ean Animales fantásticos y dónde encontrarlos.  (sarrera bi euro). Bigarren emanaldietatik ateratako dirua MPS eritasun arraroaren elkarteari emanen zaio.

Hilaren 23an: 16:30ean Orm en el reino de las Nieves eta 18:30ean Oreina eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun