Malerrekako eskuz binakako XVII. pilota txapelketa igandean hasiko da

Otsailaren 23an jokatuko dituzte finalak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Elite eta bigarren mailako seniorrek datorren asteazken arratsaldean jokatuko dituzte lehen partidak

Zazpi kategoriatan banatutako 176 bikote hasiko dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 23an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. 

Kategoria ttikietako gehienak urtarrilaren 13an, igande honetan hasiko dira: Jubenilak Lesakan, kadeteak Sunbillan, infantilak Donezteben, alebinak Eratsunen eta benjaminak Iruritan. Elite eta bigarren mailako seniorrak ilbeltzaren 16an, asteazken arratsaldean hasiko dira Sunbillan eta Donezteben.

 

Lesakan, igande goizeko 9etan hasita jubenilak

Galarza eta Zubiri (Larraun) – Azkoitia eta Tatiegi (Aloña Mendi)

Aranburu eta Zalakain (Oiarpe) – Lakabe eta Prim (Paz de Ziganda)

Eizagirre eta Beristain (Getaria) – Basterretxea eta Garces (Barañain)

Telletxea (Erreka) eta Zelaia (Esteribar) – Salaberria eta Iñarra (Oiarpe)

Gerendiain eta Artze (Buruzgain) – Odriozola eta Salegi (Zestoa)

Solatxi eta Arandia (Orozko) – Santesteban eta Araña (Oberena)

Artola eta Mujika (Gazteleku) – Garcia eta Ibañez (Najerino)

Diaz de Gereñu eta Antia (Txukun Lakua) – Izeta eta Galdos (Añorga)

 

Sunbillan, igande goizeko 9etan hasita kadeteak

Arraras eta Sagastibeltza (Aurrera) – Amundarain eta Iztueta (Albistur)

Lluzia eta Pagola (Bortziriak) – Aristi eta Alcantara (Zumaia)

Lizeaga eta Lizeaga (Mundarro) – Eizagirre eta Alonso (Zestoa)

Garitano eta Altube (Aloña Mendi) – Olano eta Gartziarena (Beasain)

Perez de Ziriza eta Telleria (Barañain) – Arruti eta Migeltorena (Lodosa)

Bilbao eta Barturen (Kurene) – Arrillaga eta Uria (Gazteleku)

Torres eta Alava (Txukun Lakua) – Loza eta Petite II.a (Barberito I)

Sarasa (Buruzgain) eta Azpiroz (Irurtzun) – Jara eta Eskuza (Laudio)

 

Donezteben, igande goizeko 9:30ean hasita infantilak

Mateorena eta Ugartemendia (Aurrera) – Martin eta Deskarga (Hernani)

Anduaga eta Bertiz (Añorga) – Astrain eta Barberena (Buruzgain)

Goldarazena eta Sotil (Larraun) – Otaegi eta Egiguren (Ilunpe)

Barrena eta Madinagolia (Aloña) – Imaz eta Markina (Irurtzun)

Biurrarena eta Erdozia (Aurrera) – Iturbe eta Elizazu (Hernani)

Ruiz eta Arrizabala (Legazpi) – Agirre eta Lizarralde (Zestoa)

Olaizola eta Olaizola (Zumaia) – Orbegozo eta Etxabide (Bortziriak)

Dorronsoro eta Zubeldia (Tolosa) – Etxeberria eta Campoy (Lodosa)

 

Eratsunen, igande goizeko 9:30ean hasita alebinak

Etxabe eta Larrañaga (Zumaia) – Aldaz eta Martikorena (Buruzgain)

Unanue eta Elola (Albistur) – Otxandorena eta Bereau (Arkupe)

Izagirre eta Osa (Aloña Mendi) – Zubiria eta Zabala (Aldabide)

Izagirre eta Alzua (Ataun) – Jimenez eta Jimenez (Erreka)

Altuna eta Insausti (Tolosa) – Aristela eta Otaegi (Behar Zana)

Etxeberria eta Ziarsolo (Ilunpe) – Goñi eta Etxenike (Bortziriak)

Mintegi eta Iturbe (Lapke) – Perurewna eta Lopetegi (Tolosa)

Mediavilla eta Etxaniz (Urretxu) – Uria eta Alonso (Zestoa)

 

Iruritan, igande goizeko 10etan hasita benjaminak

Bidezabal eta Elosegi (Ilunpe) – Zudaire eta Iraizoz (Barañain)

Iturain eta Larra (Eple) – Altuna eta Barbarin (Erreka)

Lakar eta Pagola (Bortziriak) – Arsuaga eta Ansola (Ilunpe)

Altuna eta Arandia (Albistur) – Plazaola eta Larraioz (Urretxu)

Barbarin eta Pascual (San Miguel) – Aranguren eta Alvarez (Getaria)

Alejandro eta Nahaldaiz (Barberito I) – Errasti eta Rodriguez (Aloña Mendi)

Antimasberes eta Mendizabal (Kurene) – Beristain eta Etxaniz (Azkoitia)

Munduate eta Landa (Lapke) – Iribarren eta Ariztegi (Buruzgain)

 

Seniorrak datorren asteazkenean

Elite mailako seniorrek urtarrilaren 16an, heldu den asteazkenean jokatuko dituzte lehen partidak Donezteben, 18:30ean hasita. Zortzi bikote bertzerik ez dira ariko aurten maila nagusian. Hortaz, irabazleek finalerdietarako txartela lortuko dute.

Donezteben asteazkenean 18:30ean hasita elite mailakoak:

Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka) – Rekalde eta Telletxea (Paz de Ziganda)

Santxo(Pagazpe) eta Mariezkurrena I.a (Erreka) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)

Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra) – Urmeneta eta Odriozola (Eple)

Urbieta eta Urruzola (Atzapar) – Barandiaran (Erreka) eta Santxez (Mundarro)

 

Bigarren mailako seniorrak ere urtarrilaren 16an hasiko dira, asteazken arratsaldeko 18:30ean hasita Sunbillan:

Bigarren mailako seniorrak

Murua (Bergara) eta Oliden (Añorga) – Zaranton eta Iturbide (Barañain)

Ansotegi eta Petriati (Gure Pilota) – Paraguayo V.a eta Merino (Uruñuela)

Alberdi eta Zurdo de Cardenas (Gazteleku) – Arribillaga eta Eskudero (Ardoi)

Yaniz eta Zabaleta (Oberena) – Gurrutxaga eta Markaida (Zestoa)

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun