Neguari ongi etorria emateko besta egin dute Askin Haur Eskolan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 9a, 07:29
Haurrak jolasean, Doneztebeko Askin Haur eskolan.

Guraso Elkartearen zozketako sariak ere banatu dituzte

Doneztebeko Askin Haur Eskolak besta batekin eman zion ongi etorria neguari. Bertako familiak elkartu ziren autogestionatutako merienda baten inguruan eta han ez zen falta janaririk, umorerik, soinurik eta ilusiorik. 

Bertze aldetik, Guraso Elkarteak egindako boletoen zozketako sariak banatu ere banatu zituzten. Hauek izan ziren irabazleak: Kukukako balea Andreari suertatu zitzaion, Ibarrolako balea Patxikuri eta Olatz zapatadendako balea Amaiari.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun