Hogeita laugarren aldiz Sunbillan izan dira Errege Magoak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 9a, 07:26

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Sunbillara bere bisita egiten dutela hogeita laugarren edizioa bete da aurten. Aurtengoan ere belen biziduna izan zen eliza barrenean eta jendetza hurbildu zen Erregeei bisita egin bidenabarkoan, eskutitzak eta muxuak ematera. Guraso elkarteko juntako kideek eskerrak eman dizkiete Eguberrietako Olentzero eta Errege kabalgatan parte hartu eta lagundu duten guztiei. Argazkiak eta testua: Maider Petrirena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun