Asteartero 11:00etatik 12:00etara ipuinaz eta musikaz gozatzeko aukera izaten segituko dute
Ikasturte batzuk baditu lanean Doneztebeko Ipuin Txokoak. Astearteroko hitzordu polit honek Eguberrietako oporren ondoren jarraipena izanen du. 0-3 urte arteko txikiek asteartero 11:00etatik 12:00etara ipuin eta musikaz gozatzeko aukera izaten segituko dute. Haizea Loira izanen da txokoaren arduraduna orain ere. Gainera Oletzerok ekarritako ipuin eta kanta berriekin saio gustagarriak eskaintzeko prest dago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.