'Erradikalak gara' saioa Elgorriagan ortziralean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 3a, 11:29
Udaletxean dute hitzordua 19:00etan.

Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldia udaletxeko lehenbiziko solairuan izanen da, 19:00etan.

Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio Batzordeak antolatuta, Erradikalak gara. Bertsotan-berritsuketan saioa izanen da ortziralean, urtarrilaren 4an, Elgorriagan, udaletxeko lehenbiziko solairuan. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin-kontalariak bideratuko dute bertsoa eta kontaketa uztartzen dituen saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun