Malerreka Kantuz urtarrilaren 5ean Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 3a, 07:42
Hilabetero lehendabiziko larunbatetan bilduko dira.

2019ko hitzorduak zehaztu dituzte dagoeneko. Elgorriagatik abiatu eta Donezteben bukatuko du lekukoak. 

Malerrekako Mankomunitatearen eskutik, Malerreka Kantuz egitasmoak segida izanen du 2019an. Lehendabiziko hitzordua Elgorriagan izanen dute, larunbatean, abenduaren 5ean, 12:00etan plazan. 

Elgorriagatik Eratsunera, Eratsundik Bertizaranara, Beintza-Labaiendik Saldiasera, Saldistik Sunbillara, Sunbillatik Iturenera, Iturendik Donamariara eta Donamariatik Doneztebera ibiliko da 2019an. Hilabetero lehenbiziko larunbatetan bilduko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun