275 korrikalarik parte hartu dute Doneztebeko XIII. San Silvestre lasterketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 2a, 13:40
Emakumezkoen eta gizonezkoen podiumak, Urtezahar eguneko Doneztebeko XIII. San Silvestre lasterketan. Argazkiak: Erreka elkartea

Izugarrizko giroa eta parte hartzea izan zen abenduaren 31n ADANOren alde egindako lasterketa solidarioan 

275 korrikalarik parte hartu zuten Erreka elkarteak abenduaren 31n Donezteben antolatutako XIII. San Silvestre lasterketan. Berezia izan da oraingoa, bildutako diru-zati bat ADANOrentzat izan baita. Santi San Miguel doneztebarra eta Gartzaingo Marina Vicente suertatu dira garaile.

Emakumezkoetan, Marina Vicenteren ondotik, Teresa Jadraquek eta Saioa San Miguel herriko korrikalari gazteak lortu dute podiumera igotzea. Gizonezkoetan, Santi San Miguelen ondotik, Iñigo Lasaga eta Iñigo Arregi sartu dira.


SAILKAPENA

MUTILAK

1- Santi San Miguel 11:24
2- Iñigo Lasaga 11:32
3- Iñigo Arregi 11:34
4- Xabier Bañares 12:21
5- Jon Maritxalar 12:25

NESKAK

1- Marina Vicente 12:37
2- Teresa Jadraque 14:38
3- Saioa San Miguel 14:54
4- Maider Mindegia 15:15
5- Leire Sanzberro 16:10

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun