18 bikotek parte hartu dute Sunbillako frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 2a, 08:13
Sunbillako frontenis txapelketako finalistak.

Emakumezkoetan Maite Ibarra eta Nekane Gartzia eta gizonezkoetan Andoni Espelosin eta Julen Juankorena suertatu dira txapeldun

Abenduaren 28an hasi zen Sunbillako frontenis txapelketa eta asteburu guztian giro ezin hobea izan dute frontoian, hainbat partida ikusiz. Gizonezkoetan hamabi bikotek parte hartu dute, emakumezkoetan berriz seik. 

 

Igande goizean final laurdenak izan ziren eta arratsaldean berriz finalerdiak.

Abenduaren 31n, urteko azken egunean, arratsaldeko 4etan hasi ziren emakumezkoen finalak. Olaia Gandara Urtxegi eta Maite Mendibil Petrirena bikoteak, Maite Ibarra Juankorena eta Nekane Gartzia Loperenaren aurka jokatu zuen. Bigarren bikote honek 30-21 irabazi zuen, partida ederra eginez bi bikoteak.

Ondotik, gizonezkoen finala jokatu zen. Kasu honetan Salbador Elizalde Etxeberria, bere semea Gaizka Elizalde Petrirenarekin, Andoni Espelosin Goizueta eta Julen Juankorena Iparragirreren aurka jokatu zuten. Kasu honetan ere bigarren bikoteak irabazi zuen, 30-23. 

Giro bikaina izan da lau egunotan Sunbillako frontoian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun