«Eguberriak kultura eta ohituraz beteriko oporrak dira»

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 30a, 08:55
Oihane Mitxeo.

Oihane Mitxeo. Doneztebe. 

Berez ttikitan izan daitekeen ilusioa galdu duela dio Oihanek baina, hala ere, familia eta lagunekin ospatzeko opor egun politak kontsideratzen ditu Eguberriak. «Euskal Herrian dauzkagun kultura eta ohiturak disfrutatzea» da Oihaneri gehien gustatzen zaiona. Tamalez, ohiturak guttinaka gibelean uzten ari direla uste du, «kontsumismoak gidatzen ditu gaur egun Eguberriak, dena erosketak dira».

Unibertsitatean ikasle, ez du besta egiteko aukerarik galtzen «urtarrilean azterketak izatea ez da inoiz etxean gelditzeko aitzakia izan. Gainera nire karrera nahiko praktikoa denez ez dut antolatzeko problemarik izaten». Pasa den urteko azken eguna eta baita lehen eguna ere Madrilen eman zituen; «diferentea da, nik uste ongi dagoela ikustea nola ospatzen duten urteko azken eguna bertze leku batzuetan». Hala ere, Oihanek argi dauka ez zituela Doneztebeko familia eta lagun arteko «urte zaharrak» deusengatik aldatuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun