Bertso-afaria eginen dute Zubietan urtarrilaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 1a, 07:58
Joareak izanen dira eguneko protagonista nagusiak

Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazuk girotuko dute afaria eta izena emateko hondarreko eguna urtarrilaren 4a izanen da.

Beste urte batez, aurten ere, bertso-afaria eginen dute Errege bezperan Zubietan. 21:00 aldera dute hitzordua eta Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu bertsolariek girotuko dute mahai-ingurua. Afari-txartelak dagoeneko salgai daude, 22 eurotan.

Goizean eta gauean joareen doinupean

Ez da eguneko hitzordu bakarra izanen. Goizean goizetik Errege Egunera arte mugimendua sumatuko da herrian. Herriko gaztetxoak baserriz baserri ibiliko dira, herriko haurrak, berriz, herrian barna eta iluntzean helduek hartuko dute lekukoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun