Beintza-Labaienera ere iritsi da Olentzero

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 27a, 11:19
Olentzerori harrera beroa egin zioten Beintzan eta Labaienen.

Iritsi da urtero bezala haurrek hainbeste ilusioz espero duten  eguna, abenduaren 24a, eta egun berezi honekin batera, jeitsi  zaigu faltarik gabe ikazkina menditik. Astelehen arratsaldean Labaiengo plazan elkarturik, herriari buelta eman zioten etxez etxe kantari. Ondoren Beintzara gerturatu ziren eta karrika erronda akitu bezain laister, ostatura hurbildu ziren Olentzerorekin batera merendu goxoa egitera. Hurrengo urtean berriro ere Olentzero ikusteko esperoan gelditu dira Beintza-Labaiengo haurrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun