Hilabeteak pasa dituzte nafarrek eta bizkaitarrek proba hau prestatzen, gogor entrenatuz. Hitzordua abenduaren 22an, larunbat arratsaldeko 6etan zen Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
3.000 euro jokoan, bikote bakoitzak, txanda librean, 80 kiloko herri bolari 80 altxaldi eman zizkion, 70 kiloko bi txingekin 20 metroko 20 plaza egin zituzten, 50 kiloko bi 50 C&J pesa, bi kolpetan altxatu zituzte 50 aldiz eta arpanan, 15 epai egin zizkioten kanaerdikoari,
Nafarrek nagusitasuna erakutsi zuten Bizkaiako bikotearen aitzinean txapela irabaziz. Frontoia bete egin zen eta ikusleek sekulako mailako jaialdia ikusteko aukera izan zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!