Iker Espelosin zena omendu du Txaruta elkarteak Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 26a, 12:56
Haritz kimua eta oroigarriak eman zizkieten Iker Espelosinen gurasoei.

Iker Espelosin Goizueta zenari Txaruta pilota elkarteak bere omenaldia eskaini zion abenduaren 22an Sunbillan. Bi pilota partidaz gain, gurasoei haritz kimua eta oroigarria eman zieten eta afaria izan zuten Ulibeltzak elkartean.

Bi pilota partidu izan ziren herriko frontoian. Lehen partiduan Agirre-Oskozek 22-17 irabazi zieten Ariztegi-Ballarenari. Bigarren partidan ere gorriek irabazi zuten. Oraingoan 22ra iristen lehena Elizalde-Olaizola bikotea izan zen. Anso eta Otxandorena berriz 18 tantoetan gelditu ziren. Partidu bikainak ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zen jende andanak. Bukatutakoan Ikerren gurasoei haritz kimua eta oroigarri bat oparitu zieten Txaruta pilota elkartekoek. Enaitz Ansok eman zien, urteetan Ikerrekin bikote lanetan aritua baitzen.

Omenaldiari bukaera herriko Ulibeltzak elkartean egindako afariarekin eman zioten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun