Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 26a, 08:05

Larunbatean Mari Domingik gutunak bildu zituen eta astelehenean Olentzero eta biek herriko buelta egin zuten.

Haurrek ilusioz idatzitako gutunak bildu zituen Mari Domingik larunbatean, abenduaren 22an. Gutunez gain, txupeteren bat ere eman zioten. Eguberri bezperan, berriz, Olentzero lagun zuela, ibili zen. Urduritasuna, irribarreak eta ilusioa nabaria zen txikien aurpegietan. Argazkiak: Izaskun Zubialde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun