Drogetan positibo eman duen kamioi-gidari bat geldiarazi dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 21a, 15:40
Pneumatikoa lehertuta zuen eta drogetan positibo eman du. FORUZAINGOA

Drogetan positibo eman du, gerrikorik gabe zihoan eta pneumatiko bat lehertua zuen

Diario de Noticiasek adierazi duenez, Foruzaingoak kamioi-gidari bat geldiarazi du N-121-A errepidean, Sunbilla parean. 44 urteko murtziarra zen gidaria eta Madrileruntz zihoan gerrikorik gabe eta pneumatiko bat lehertua zuela. Gainera, drogen proban positibo eman du. 

Gidariak soinua sumatu zuela onartu badu ere, aparteko garrantziarik eman ez ziola aitortu dio Foruzaingoari. Era berean, gerrikorik ez zeramalako eta drogetan positibo eman duelako, 1.901 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko bederatzi puntu kendu dizkiote. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun