Errekako saski paregabea 9.393 zenbakiari egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 21a, 14:23

Zenbaki hori duena agertuko ez balitz, 2.369 edo 10.576 izanen litzateke irabazlea, hurrenez hurren.

Urtero bezala, aurten ere, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saskia zozketatu du. Abenduaren 20an egin zuten zozketa eta 9.393 zenbakiari egokitu zitzaion. 

Irabazleak 12 eguneko epea du saria biltzeko eta agertuko ez balitz 2.369 edo 10.576 zenbakia duen zozketa-txartela izanen litzateke irabazlea, hurrenez hurren. 

Saridunak saski ederra jasoko du: mendiko bizikleta bat, telebista, ordenagailu portatila, robota, asteburuko joan-etorria, 200 euroko erosketa-txartela... 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun