Eguberrietako pinua apaintzeko tailerra larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 20a, 08:00
Arratsaldean Mari Domingiren bisita izanen dute.

Herriko estalpean bilduko dira

Eguberrien atarian herria apaintzeko hitzordua antolatu dute Zubietan. Heldu den igandean, abenduaren 22an, pinua apaintzeko tailerra eginen dute. Eskulanak egiteko saioa 11:00etan izanen dute, herriko estalpean. Antolatzaileek parte hartzeko deia zabaldu dute.

 

 

Arratsaldean Mari Domigiren bisita

Herria txukun-txukun jarri eta bisitarako prest utziko dute. Izan ere, arratsaldean Mari Domingi herrira joanen da, herriko gaztetxoek Olentzerori idatzi dizkioten gutunak biltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun