Antzerki emanaldia, filmak eta mendi-itzulia prest dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 18a, 15:57
Eguberri bezpera goizean Saioara joanen dira eta arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izanen dute.

Abenduaren 24an mendi-irteera izanen dute

Eguberri giroa abenduaren 21etik aitzinera nabaria izanen da Donezteben. Emanaldiek, ikuskizunek eta bertzelako ateraldiek iragarriko dituzte oporrak. Firin Farandula antzerki taldearen ortziraleko emanaldia izanen da lehendabiziko hitzordua,18:30ean, zineman.

 

Igandean zinema emanaldiak

Abenduaren 23an, bi film ikusteko aukera eskainiko dute: Hotel Transilvania III 16:30ean eta La Tribu, berriz, 18:30ean. Biharamunean, Eguberri bezperan, goizean Erreka elkarteak antolatuta mendi-irteera eginen dute Saioara. Arratsaldean, aldiz, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun