Arratsaldean, zinema bete jende bertaratu zen Manaslu o elegir entre valores bideo-proiekzioa ikustera. Julen Errandonearen eskutik, tarte goxoaz gozatu ahal izan zuten.
Arratsaldean Julen Errandonearen eskutik 'Manaslu o elegir entre valores' proiekzioa ikusteko aukera izan zuten
Lainoak ez zituen gogoak lanbrotu. Motxila bizkarrean eta makila eskuan, urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, kuadrilla ederra joan zen Bonozorrotzera. Bien bitartean, partidak jokatu ziren. Kadete neskek Beti Onak taldearen aurka 18-34 galdu zuten, infantilek, berriz, 26-18 irabazi zieten Lagunak taldekoei eta alebin mistoa ere garaile izan zen Loyola mendean hartuta (4-12).
Arratsaldean, zinema bete jende bertaratu zen Manaslu o elegir entre valores bideo-proiekzioa ikustera. Julen Errandonearen eskutik, tarte goxoaz gozatu ahal izan zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.