Bortz ibilgailu geldiarazi dituzte Donezteben gidariek drogen proban positibo eman dutelako

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 17a, 19:33

Bi kamioi, bi banaketa furgoneta eta auto bat geldiarazi dituzte.

Elizondoko Foruzaingoak, gaur goizean egindako kontrolean, bortz ibilgailu geldiarazi ditu. Gidariek drogen testean positibo eman dute. 1.000 euroko isuna ordaindu beharko dute eta gidabaimeneko sei puntu kenduko dizkiete.

 

Bi kamioi, bertze bi banaketa furgoneta eta auto bat izan dira geldiarazitakoak. Horietako lauk, positibo emateaz gainera, substantzia estupefazienteak zeramatzaten. Era berean, Elizondon egindako kontrol batean, gidabaimena iraungituta zuen 31 urteko herritar bat ere aurkitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun