Jendetza bildu da Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak egindako zozketan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 17a, 17:29

Igandean, abenduaren 16an, egin zuten Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteak antolatutako kriston zozketa. Jendetza bildu zen Santa Luzia plazan. Bertzeak bertze, 700 eta 300 euroko erosketa-txartelak, telebista, urdaiazpikoa, mugikorrak, asteburuko ateraldia... zozketatu zituzten. 700 euroak Maria Angeles Eulaterendako izan ziren eta 300 euroak Edurne Ancizarri egokitu zitzaizkion. Merkatari elkarteko kideek «herrian erosteagatik» eskerrak eman nahi izan zituzten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun