Binakako erremonte txapelketako finalerdiak larunbatean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abenduaren 14a

Alde batetik, Juanenea eta Endika saldiastarrak Ezkurra II.a eta Etxeberria III.a doneztebarren kontra ariko dira eta bertzetik, Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a, Uterga doneztebarraren eta Azpirozen aurka.

Orona 2018 Binakako Erremonte Txapelketako finalerdietako bi hitzordu jokatuko dira larunbat honetan, abenduak 15, Hernaniko Galarreta pilotalekuan eta zortzi kirolarietatik bortz eskualdekoak izanen dira: bi saldiastar eta hiru doneztebar.

Bi partidetako materiala ortzegunean aukeratu zuten. Endikak eta Juaneneak pilota arinak eta bote altukoak aukeratu zituzten, eta doneztebarrek, berriz, denetariko materiala aukeratu zuten. Bi bikoteen pilotak 128 eta 127 gramokoak izanagatik, materiala diferentea izanen da. Uterga eta Azpirozen kasuan, pilota baxuak aukeratu zituzten eta Ansa eta Barrenetxeak pilota arinagoak.

Lau partidako jaialdiaren barne jokatuko dira aipatu bi partidak. 16:00etan hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun