1918 urteko gripeak 23 hildako eragin zituen Beintza-Labaienen

Pello Telletxea 2018ko abe. 16a, 09:50
Gripearekin hil zen Goietxeko Juan Bernardo Garmendia eta Joxepa emaztea.

Garai hartan 700 bizilagun zituen herriak eta elizako ezkilak jotzeari utzi zioten, eri zeudenak ez ikaratzeko

Orain dela ehun urte,  Europa guztian gripe urtea izan zen. Gure zaharrek gripe urtia deitu zioten, eta Labaienen ere zer ikusi latza izan zen. Garai hartan herrian 700 bizilagun inguru izanen ziren. Urte hartan 30 lagun hil ziren, buruiletik aitzinera gripearekin. Beldurgarria izan omen zen, elizako ezkilak  jotzetik gelditu omen ziren, gaizki  zegoena ez ikaratzeko.

 

Gertaera gogorrak denak, zehazki haietako bat oso mingarria, Gurutzeaundiko  errotan izandakoa. Francisco Goñi Gorosterrazu, Iturendik etorri  zen errotazain bere emazte Maria Bautista Urtzainkirekin (zubietarra). 1917an Franciscoren aita hil zen eta irailaren 27an, bere alaba, Rosalia.  Handik bi egunetara bera ere bai. Bere emazteak tifusa harrapatu zuenez, ezin zien bi alaba Felicitas eta Klementxiari bularra eman eta Zubietara eraman zituen bere ahizparengana. Felicitas 10 hilabetekin hil zen eta Klementxi, ahulena, bizirik atera zen.  Maria Bautista, Klementxi eta beste alaba Mikaela  hartuta, Donostiko Martutene auzora bizitzera joan zen.

Klementxi  Donostiako Gros auzoan bizi izan da, 97 urte bete arte. Bere sortetxeko argazki bat eskuratu nahi izan zuen, eta izan zuen bai! Rosalia, Mikaela, Felicitas eta Klementxia, Florentino Ibarra Goñi, Labaiengo zapatagilearen lehengusuak ziren.

Haur batzuk, gurasoak hil ondoren, beste etxeetan hartu zituzten  zaintzeko. Adibidez, Antoneko edo Argentinako Maria, Labaiengo Arretxekoa zen jaiotzez eta Dolareko apaizak Monseñor Felipe jaunak  hartu zuen hazitzeko.

Jose Maria Mutuberria hil eta handik urte batzuetara, 1936ko gerran, bere anaia Juan, Toledon hil zen.

Juan Bernando Garmendia Ferminenean jaio zen eta Goietxeko Joxeparekin ezkondu zen. Joxepa haurdun zegoelarik, 27 urterekin hil zen.

Poz batzuk ere izan ziren. Manuela Aldaia Grajirena, Arretxeko bordakoa gaizki zegoen, hil zorian, eta etxekoak zuloa egin omen zuten kanposantuan hobiratzeko, baina Mañula sendatu egin zen. Antsoeneko Francisco Juanotenarekin ezkondu zen eta 9 seme-alaba hazi zituzten (Bittoriano, Maritxu, Alejandro, Jose Mari, Jeronimo, Luis, Juanito, Miguel eta Mariangeles).

 

1918an hildakoak

HILDAKOEN ZERRENDA

Josefa Saldias Mindegia    (70 urte), ilbeltzaren 6an.

Matias Antonio Urroz Barberia (79 urte), ilbeltzaren 10ean, Lopenea (Beintza)

Pedro Miguel Mariezkurrena, martxoaren 14an, Alduncin-Galzañonea.

Alejandro Elizalde Bertiz    (74 urte), maiatzaren 14an, Grajirena behea.

Jose Antonio Oteiza Albiasu    (66 urte), garagartzaroaren 30ean, Cantero.

Jose Francisco Saldias Noble, abuztuaren 29an.

 

GRIPEAREKIN HILDAKOAK

Rosalia Goñi Urtzainki (7 urte), buruilaren 27an, Gurutzeandiko errota

Josefa Mariezcurrena Garmendia (15 urte), buruilaren 28an, Alberron borda

Francisco Goñi Gorosterrazu, buruilaren 29an, Gurutzeandiko errota

Juan Bautista Aldaia Eratsun, buruilaren 29an, Arretxea.

Francisca Goñi Saldias, buruilaren 30ean, Arretxea. 5 seme-alaba zituzten: Alejandro, Jose, Maria, Juan eta Luisa.

Maria Teresa Jaunarena, buruilaren 29an, Bizargorrinea.

Joakina Etxeberria Telletxea (16 urte), urriaren 1ean, Arraitzenea.

Maria Angeles Elizalde Bertiz (78 urte) urriaren 1ean, Grajirena Behea borda.

Serafina Mutuberria Zozaia (33 urte), urriaren 2an, Grajirena Behea borda, 17 hilabeteko alaba utzi zuen.

Maria Saldias Etxekonanea (35 urte), urriaren 2an, Elizalde Goikoa. Hiru eta bi urteko alabak zituen.

Francisca Aldaia Hernandorena (8 urte), urriaren 3an, Antonea etxea.

Maria Etxegia Lasarte (8 egun), Iñatea.

Jose Maria Mutuberria Saldias (2 urte), urriaren 4an, Apezenea Goia.

Ignacia Grajirena Aldaia (16 urte), urriaren 6an, Etxeberria (Labaien)

Luisa Elizondo Eratsun (2 urte), urriaren 6an, Iñarrea.

Jose Bernardo Juanko (63 urte), urriaren 10ean, Egoburu baserria.

Juan Bernardo Garmendia Erro (27 urte), urriaren 10ean, Goietxea.

Maria Ignacia Grajirena Etxeberria, (47 urte), Arretxea borda. Urte gutxiko haurrak utzi zituen.

Martin Ezkurra (34 urte), Mitxelena, berez Illarregikoa (Ultzama)

Maria Micaela Baleztena Aldaia (27 urte), urriaren 13an, Garaxenea (Labaien)

Juana Josefa Grazirena Etxeberria (32 urte), urriaren 18an, Lotzabiango errota. 4 haur txiki utzi zituen.

Esteban Amondarain Elizondo (16 urte), urriaren 26an, Beintzako Martinea.

Maria Bautista Etxekonanea (77 urte), abenduaren 25ean, Mattikonea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun