Doneztebeko VIII. Areto-futbol Txapelketarako izen-ematea ortzegunean itxiko da

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 12a, 06:30
Doneztebe Futbol Taldeak antolatu du txapelketa

Abenduaren 23tik 31ra bitarte jokatuko dira partidak Donezteben

Doneztebe Futbol Taldearen estutik, Areto-futbol Txapelketaren zortzigarren edizioa jokatuko dute aurten. Abenduaren 23an hasiko dituzte partidak eta hilaren 31n bukatuko dira. Izen-emateko epea ortzegunean, abenduaren 13an, akituko da. Nahi duenak doneztebefutboltaldea@gmail.com helbide elektronikora eman dezake izena.

 

Antolatzaileek adierazi dutenez, parte-hartzaileek giro ederraz gozatu bidenabar, kirola egiteko aukera izanen dute eta irabazleentzat sariak izanen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun