Poloniako Wisla Plock taldearekin fitxatu du Niko Mindegia doneztebarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 11a, 13:32
Urriko jokalari onena izendatu zuten Mindegia Frantzian eta orain, Poloniarako urratsa eman du, Txapeldunen Ligako talde batean aritzeko.

Gaur egun Txapeldunen Liga jokatzen du, Xavi Sabaté entrenatzaile kataluniarraren eskutik

Niko Mindegia eskubaloi jokalari doneztebarrak, Poloniako Wisla Plock taldearekin sinatu du datorren hiru denboraldietarako. Gaur egun Champions-a jokatzen duen talde indartsua da Poloniakoa eta Xavi Sabaté kataluniarra izanen du entrenatzaile gisa. 

 

30 urte ditu Niko Mindegiak eta Frantziako Chambéry Savoie Mont Blanc Handball jokatu du denboraldi honetan. Lehenik, Danimarkako KIF Copenhague, Hungariako Mol-Pick Szeged, Naturhouse La Rioja eta Portland San Antonion aritu zen, eta honek urtebetez utzi zion Anaitasuna taldeari, behin Errekako harrobitik aterata.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun