19:35ean gertatu zen ezbeharra, N-121-A errepidean, 49. kilometroan, Doneztebe eta Sunbilla arteko gasolindegi parean.
Talkaren ondorioz 48 urteko gizonezkoa hil da
Atzo gertatu zen istripua. Hildako bat eta bortz zauritu eragin zituen talkak. Hildakoa 48 urteko gizonezkoa da eta bortz zaurituetako bat larri dago. Bertze bi, 35 urteko emakumezkoa eta 20 urteko gizonezkoa, ez daude horren larri eta batek zauri arinak ditu. Istripuaren ondorioz errepidea moztu behar izan zuten.
19:35ean gertatu zen ezbeharra, N-121-A errepidean, 49. kilometroan, Doneztebe eta Sunbilla arteko gasolindegi parean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.